Temps  4 hores 43 minuts

Coordenades 951

Data de pujada 30 / de setembre / 2016

Data de realització de setembre 2016

  • valoració

     
  • informació

     
  • Fàcil de seguir

     
  • Entorn

     
-
-
824 m
430 m
0
3,0
6,1
12,18 km

Vista 1245 vegades, descarregada 59 vegades

a prop de Bidania, País Vasco (España)

Ibilbide Zirkularra: Bidania-Beleku(805 m.)-Ilaun(826m.)-Urraki(825 m.)-Urrakiko mendatea-Bidaniko mendatea-Bidania.

Kokapen geografikoarengatik Gipuzkoako lurraldearen erdigunean dago Bidania-Goiatz. 1964ko abenduaren 21an, Bidania eta Goiatz udalerriak udalerri bakar batean elkartu ziren Bidegoian izena hartuz, baina 2014. urtean herriak Bidania-Goiatz izena hartuko du aintzinako bi herrien izenak mantenduz. Bi herrixka dira eta hainbat auzo eta baserri larre zabal eta baso tinkoen artean, mendi magaleetan sakabanaturik. Mendiz inguratutako ibarra da, landa inguru zoragarria eskeiniz.

Inguru honetako geologia berezia da, aparta ez esateagatik. Baliara osoa dolina erraldoi bat da, hodi modukoa. Bidania-Goiatz zeharkatzen duten ibaiek Ernio mendiko magaleeletan dauden zenbait iturburutatik datoz eta Ernio Errekan isurtzen dira. Aurrerago Ilaun mendiko iturburuetatik datorren Goiatz Errekako urak jasotzen ditu. Bidaniako herrigunea gurutzatu ondoren, ibai honek Bidaniko Erreka izena hartzen du. Ibilbide laburra egin ostean Osiondo baserriaren ondoko hobi edo dolina batean desagertzen da.

Badago zer ikusi inguru hauetan. Ernioko mendigune ospetsua adibidez iparraldetik ixten du baliara eta beste mendi guztien artean gailentzen da ikusgarri. Ibilbide honen proposamena berriz gutxiago bisitatuak izaten diren lekuetatik doa. Helburua mendi larre eta basoaetatik igaroz baliararen mendebal eta ipar mendebaleko mendi muinoetatik ibiltzea da, tartean Urrakiko mendiguneko hiru gailurretatik ere pasatuz. Hortako lau bide ezagunak ardatza moduan jarraitzen ditu txangoak. Bidaniatik Ilaun mendiaren ingururaino Gr21a, segidan Sta Ageda doan Gr34 a, Gr35a Urrakiko mendatetik Bidaniko mendaraino eta azkeneko hontatik Bidaniara jeisteko Gr9a bidea. Jarraipena erraza dauka.Tontorretara igotzeko bide horiek utzi eta balizatu gabekoetatik igarotzen da, horietako batzuk besteak baino nabarmenagoak direlarik. Tarte txiki bat edo bestea ere biderik gabekoak dira.

Ganadu dexente ibiltzen da aziendan eta ibilbidean zehar hainbat ataka eta langa pasa behar dira baita alanbre hesi pare bat ere. Bidegurutze eta sahiesbide dauden lekuetan arreta pixka bat jarri ezkero ez da galdebiderik izango.

Ibilbide hontan zalantzako puntu bakarra aipatuko nuke. Urrakiko erpin geodesikoa pasa ondoren ataka batetik pinudi ospel batean sartzen da bidea, buzoia dagoen aldera. Bidezidor nabarmen batetik jarraituz doa jetsiera, eskubialdean, pinudia eta larreak banatuz, harresi bat ikusten delarik. Aurrerago, pinudia trinkotu egiten da bapatean. Pare hortan harresia hondatuta dago eta alanbre hesia lurrean. Hori da larreatara pasatzeko ikusi nuen puntu bakarra. Pinuen adar bajuak daudela eta landaretza pixka bat dagoela ez da "pasabide" hau oso ondo ikusten. Behin larreetara pasa ondoren txabola batzuk ikusten dira beherago, gainditu ezina den alanbre hesi batearen beste aldean. Txaboleen paretik behera jarraitu ezkero hesi hori erraz gainditzeko moduan dago eta txaboleetara doan bidera iristen da azkenean.

Ibilbide polita, bide garbiak orokorrean, basoetatik zati handiak eta ikusleku panoramiko ederrak ere bai.

Histori luzeko udalerriak dira hauek. Buelta hau borobildu nahi izanez gero Bidania eta Goiatzen dagoen ondare historikoa ikustatzeko gomendioa ematen dut. Bidanian San Bartolomé eliza eta Udaletxea, Mojaetxea eta Palazio Ana jauretxeak, Lizasoain edo Iriarte jauregiak besteak beste. Goiatzen, berriz, Jasokundearen eliza, Aldekoetxea Baserria eta, batez ere, Apaizetxea edo Goiatzeko dorrea, estrategikoki kokatutako Erdi Aroko erakina. Baserri-mota jakin bat nabarmentzen da ere Bidania-Goiatzeko haranan fatxada nagusian aurreratzen diren bi gorputz dituena. Bidaniko erdigunetik gertu dagoen Bengoetxea baserria da horren adibide nabarmena.
Carretera sin pavimentar
Carretera sin pavimentar
Hirigunea
Carretera sin pavimentar
540 m altura
Hirigunea
Carretera Local
Gr35-Santiago-Gr34-Pr-Gi83
580 m altura
porlanezko pista
Gr21 bidea 2
Labaka
Bidea
Otsabiaga
Gr21
Tontordo
820 m altura
Urraki

2 comentaris

  • Foto de JCSenar.

    JCSenar. 22/04/2018

    He fet aquesta ruta  verificat  veure detalls

    Eskerrik asko!!

    Eguraldi paregabekoarekin egin dugu!!

    Bakarrik esatea, azken kilometroa egitera gindoazenean (zuk GR 9 puntua jarrita duzun hori pasa behar genuenean) ez dugula egin behi dexente zeudelako libre zelaian. Umeekin joan gara eta badaezpada ere errepidetik bukatu dugu buelta.

    Hurrengora arte!!

  • Foto de zesar

    zesar 23/04/2018

    Eskerrikasko iruzkin hau aipatzeagaitik. Zuzenean jokatu zenuten JCSenar. Ibilbide honen zenbait puntutan arazo berbera topa dezakela gaineratu behar dut. Abereak libre dauden lekuetan errespetu osoz eta arreta handiz pasatu beharra dago. Askotan, zuek bezela, atzera egin eta beste alternatiba bilatzea ezinbestekoa izaten da. Paraje ederrak dira, pozten naiz ibilaldia zuei gustatu izana.

Si vols, pots o aquesta ruta.