-
-
261 m
69 m
0
2,5
5,1
10,15 km

Vista 156 vegades, descarregada 8 vegades

a prop de Kortazar, País Vasco (España)

Ispasterko Elexaldetik abiatzen den ibilbide zirkular honek zenbait leku interesgarri biltzen ditu bidean: XV. mendeko San Miguel eliza; Ispasterko Udaletxea; XVI. mendeko Aixpe Aurrekoa baserri gotikoa, eskualdeko baserrien egitura historikoaren eredu zaharrena dena; 1.500 urteko Santiago baseliza; XV. mendeko San Martin baseliza eta 1.700 urteko Arana Jauregia, besteak beste.

1. Eliza aurreko plazatik pilotalekuruntz abiatzen da bidea, Kortazar auzoko landa bidetik gora, aparkalekua eskuinean utziz. Metro batzuk aurrera egin ondoren, ezkerretara erdi erorita dagoen baserri bat eta asfaltatutako bidea utziz, gora doan lurrezko pista bat hartu behar da, hartxintxarrezko bidexka bat aurkitu are. Puntu horretan ezkerretara hartu behar da, eta gorako bidea jarraitu, pinudien artean. Eukaliptoak hasten diren tokian, ezkerrean bidexka bat ikusi daiteke, gorriz eta zuriz margotua, GR BI-123aren (Bizkaiko Bira) adieragarri. Eukalipto, pinudi, artadi eta gaztainadi artean doan bidexka hori hartu eta Zatika adierazten duen seinaletika jarraitu behar da, auzo horretara heldu arte.

2. Zatika auzora heltzean baserriak ezkerraldean uzten ditu bideak eta beherantz doan zementuzko bidetik igarotzen da, soro eta fruiudun zuhaitzen artean, bitartean Lekeitioko badiaren ikuspegiaz gozatu daitekeelarik. Lekeitio-Gernika errepidera heltzean, hura zeharkatu eta Artikara eta Kurtxiagara doan asfaltozko bidetik jarraitzen du ibilbideak.

3. Agarre baserriaren aurrean dagoen bidegurutzera heltzean, GR BI-38.1aren lotunera, zuzen jarraitu behar da, gorantz, ezkerretar abi haritz handi utziz, eta eskuinean dagoen lurrezko pista hartuz. Aurrerago bi biderekin egiten du topo, eta beherantz doan eskuineko bidetik jarraitzen du ibilbideak, Arrakisen sartuz. Gorriz eta horiz margoturiko markei jarraituz, hainbat hesi zeharkatzen dira, pinu, arte eta gaztainondo artean. Bidegurutze batera heltzean ezkerreko pista hartu behar da, eta gutxira Lekeitio-Gernika errepidera heltzen da.

4. Errepide horretan Gernikako noranzkoan eskuinera jaitsi eta Txumategi baserrira doan landa errepidea hartu behar da, ondoren ezkerretara Axpe baserria atzean utziz. Baserri horren parean ezkerretara hartuko dugu eta aurrerago Legortza nekazal-turismoko baserria pasatu ondoren eskuinera doan bidetik jarraituko dugu, Ispaster erdialderantz, ibilbideari amaiera emanez.

Comentaris

    Si vols, pots o aquesta ruta.