-
-
168 m
18 m
0
2,7
5,3
10,61 km

Vista 19 vegades, descarregada 0 vegades

a prop de Zubialdea, País Vasco (España)

Aizarnazabaleko Zubialde auzoan hasi eta bukatzen den txangoa. Herrira igo, zeharkatu eta Iraetara doan bidea hartuko dugu, hasieran asfaltozko bidetik eta Amilibia baserria igaro ondoren lurrezko pista bihurtuko dena.
Iraetako zubira heltzean, lehenxeago eskuinera maldan gora doan porlanezko pista hartuko dugu. Aldapa gogorra baina motza, 200 bat metro egin ondoren, eskubirako errebuelta batean kartela ikusiko dugu ezkerrera Ibañarrietako bidea markatuz porlana utzi eta bidexka batean sartuko gara, markak jarraituz inolako arazorik gabe Ibañarrieta Zestoako auzora helduko gara.
Berriz ere porlanezko pistara heltzen garenean, Ibañarrieta ondoan, eskubira hartuko dugu Oikiara edo Aizarnazabalera garamatzan direkzioa hartuz.
Berrehun bat metro aurrerago bidea bitan banatuko da: eskuinetik Erretola baserria eta Mugitza gainetik Aizarnazabalera jaitsi gaitezke, baina guk ezkerretik hartuko dugu, Oikiaruntz.
Pare bat kilometro egin ondoren Artabilla baserria pasako dugu eta 300 bat metro aurrerago eskubira irtetzen den bide bat hartuko dugu, porlana utziz eta lurrezko bidea hartuz.
Behera-Gora egin ondoren konposta egiten den gune batetik pasako gara (kiratsa!!) eta laister batean Aizarnazabaleko Etxabe auzotik igotzen den bidea aukituko dugu. Ezkerrera hartuta auzo horretara jaitsiko gara eta hor eskubira hartuz 100 bat metro goraka egingo dugu, jarraian ezkerrera hartuz lurrezko bidexka bat.
Bide hortatik jarraituz laister helduko gara kiwi et sagastia dagoen plantazio batera eta bertan pista hartuz Aizarnazabalera helduko gara. Hortik bakarrik Zubialdera jaistea geldituko zaigu.
Txango erraza eta konplikaziorik gabekoa (IBP Index 36 www.ibpindex.com)
Eskubitik Erretola baserria eta zuzen Aizarnazabalera

Comentaris

    Si vols, pots o aquesta ruta.