Temps en moviment  una hora 18 minuts

Temps  3 hores 29 minuts

Coordenades 1032

Data de pujada 19 / d’abril / 2018

Data de realització d’abril 2018

-
-
247 m
41 m
0
1,6
3,2
6,5 km

Vista 272 vegades, descarregada 12 vegades

a prop de Zamatete, País Vasco (España)

Natural gune ezberdinetan murgiltzea gustatzen ahal zaizue? Hori bada zuen zaletasuna egin ezazue bueltatxo hau, naturaz gozatzeko leku aproposena baita! Ibilaldia familian egin dezakezue egun pasa eder batetaz gozatuz!

Ibilaldi honetan; Santiago bide famatuaren zati batetaz gozatu dezakezue, Donibane Pasaiatik hasita. Bide honetan mendi bueltatxo bat edo itsasertzetik buelta bat emateko aukera izango duzue!

Orokorrean, esan dezakegu ibilaldia nahiko laua dela, maldak ez baitira oso gogorrak. Gehienez 164m-ko altuera hartzeko aukera izango dugu. Bide honetan zehar, nabarmen beharra dugu, hainbat ingurune ezberdinetaz gozatzeko aukera dagoela! Eta gainera, bisitatzeko leku apartak daude! Besteak beste, Victor Hugoren etxea, txalupan bueltatxo bat eman daiteke, Faro de la Platara joan...

Honetaz gain, bidean deskantsatzeko lekuak aurkitu daitezke, eta bide erdian parke natural bat. Bertan, jateko leku aparta aurkitu daiteke, eta komunak ere badaude. Eta umeekin bazoazte une dibertigarri bat igarotzeko aukera izango duzuen parke bat ere badago!!!

Hau guztia jakinda, gomendatuko genizueke, arropa erosoa eta ura eramatea, iturri asko ez baitaude. Honetaz gain, oso garrantzitsua da adi ibiltzea, bidean gurutze-bide asko aurkitu daitezke eta. Hala eta guztiz, oso ondo dago markatua ibilbidea, horrenbestez, inguruneaz gozatzeko denbora ere izango duzue!

Beraz, zerri ari zarete itxaroten? Animatu zaitezte egun pasa eder bat igarotzera Pasaia eta Donostia bide aldetik! Ziur ez zaretela damutuko!
Lehen aldapatxoa. Lasai hartu zazue.
Ibilaldian zehar ingurune ikaragarriak ikus ditzakegu!
Deskantsatzeko toki aparta aurkitu dezakezue bidean. Hainabat eserleku ditu eta paisaietaz gozatu dezakezute.
Hemendik Faro de la Plata itsasargia ikusi dezakegu.
Kontuz! Ezkerretara joan.
A zer bistak! Itsasoa urdin-urdin dago.
Mahaitxo bat duzue lasai esertzeko.
Mendiko ur naturala. Aprobetxatu ezazue zuen boteilak bete eta freskatzeko.
Beste hondakin batzuk ditugu hemen, eta ikusi dezakegun bezala, aurrekoaren oso antzekoa da.
Berriz ere itsaso zabala bistan dugu.
Zatitxo honetan harri asko daude eta ibilbidea egin aurretik euria egin badu kontuz ibili, irristatu egin zaitezke eta!
Donostia bidea adierazten duten seinaleak jarraitu. Hala ere, beti izango dituzue gertu eta maiz ikusiko dituzue gezi horiak; izan ere, gezi horiek Santiago bidea adierazten baidute.
Beste elkargune bat. Gezia jarraitu eta eskubirantz abiatu zaitezte.
Nahi izan ezkero gaua hemen pasa dezakezue.
Ezkerreko bidea hartu.
Bide hau jarraitu eta deskantsatzeko leku apart batera iritsiko zarete! Bazkaltzeko mahaiak, parkea, iturria eta taberna bat dituzue.
Lehengo bidea jarraitzeko, etorri garen lekura joango gara gure ibilbidea energiaz beteta jarraitzeko.
Autoak eta autobusak aparkatzeko parkina.
Bidegurutzean eskuinera.
Oraingoan ere eskuinera.
Berriz ere eskuinera. Ez galtzeko jarraitu gezi horiak.
Berriz ere itsasoa agerian! Ia iritsi gara gure helmugara beraz animo!
Donostirako bidea jarraitu.
Donostia ikusten da dagoeneko. Animo! Bertan gaude eta!
Animo! Aldapa hau jetsi eta bertan gara.
Aldapa beruntz jarraitu. Ohartu gabe dagoeneko kalean gaude!
Helmugara iritsi gara, aupa zuek! Ibilbidea hemen amaitzen da. Nahi izanez gero iturri bat duzue frskatzeko.

Comentaris

    Si vols, pots o aquesta ruta.