Temps  una hora 38 minuts

Coordenades 717

Data de pujada 5 / de febrer / 2017

Data de realització de febrer 2017

-
-
295 m
116 m
0
2,0
3,9
7,83 km

Vista 582 vegades, descarregada 5 vegades

a prop de Larrebetzu, País Vasco (España)

Lehenik eta behin, Larrabetzu herriko plazatik abiatu gara, Basagune auzora doan bidea hartuz. Hiru, lau baserri pasa eta izugarrizko aldapari frente egin behar diogu. Hau amaitzerakoan, "Bartolome Deuna" baselizan geratu gara. 40 minutu igaro ostean, Loroño auzotik pasata, Gaztelu auzora abiatuko gara. Gaztelu auzoa, dozena erdi baserriz osatuta dago. Bertatik, izugarrizko parajeak ikus daitezke, hala nola, anboto , gorbeia eta mugarra mendiak. Aurrerantz joan ezkero gaztelumendi mendira helduko gara. Gaztelumendin, gerra zibilako bunkerrak aurkitzen dira, burdinezko hesia osatzen zutenak. Baina hortik ez gara pasatuko. Izan ere, bertatik gertu dagoen iturri batean geldune bat egingo dugu, iturri horrek dakarren ura harri batetik irteten da eta bertan dagoen burdinezko ontzi (txoleta) batetik edan daiteke. Puntu altuenean kokatu gaude orain, hortik aurrera, dena aldapa behera izango da. Elizalde auzorantza goazela, Alaio auzoa eskumara uztiko dugu. Ordu bat eta laurden inguru oinez daramagu eta Elizalden gaude jada. Ikusgarria da bertan kokatuta dagoen eliza, San Emeterio eta San Zeledoniori omenez eginiko eraikuntza. Eliza horren portikoan, jendeak esaten duenagatik, harrizko mahai bat dago, non Errege Katolikoek bertan zinatzen zituzten itunak. Amaitzear gaude geure ibilbidea, baina Larrabetzu herriko plazara heldu orduko, goikola auzotik pasatuko gara. Auzo honetan aipagarriak dira "Oloste jauregia" eta inguruan dagoen iturria, izan ere, bertako ura, Iñaki Suarezen esanetan, Larrabetzuko urik gozoena da. Kilometro bat falta zaigu urira iristeko. Bertako gauzarik interesgarrienak, plazan kokatuta dagoen Ikaza jauregia, Anguleri, eta kale nagusia da, Andra Mari kalea.
Ibilbide guztia egiten ordu bat eta erdi iraun dugu gutxi gora behera eta dena asfaltotik egiten da.
font

Mendieta iturria

Mendieta iturria
Waypoint

Antzineko etxea

Antzineko etxea
panoràmica

Alaio auzoa

Alaio auzoa
Arquitectura religiosa

Elezalde

Elezalde
Castell

Oloste jauregia

Oloste jauregia
font

Goikola iturria

Goikola iturria
Castell

Ikaza markesen jauregia

Ikaza markesen jauregia
panoràmica

Andra mari kalea

Andra mari kalea

Comentaris

    Si vols, pots o aquesta ruta.